1. |
Betirako
03:45
|
|||
Irriak aldatu nituen gogo ustelez,
nere pupiletatik edaten,
barrutik hustu ninduzun.
Merezita, bizitzatik, konortea galduz,
miazkatuz bizitzatik,
barrenak hustu genitun.
Nik ere izan nahi nuke,
egi biluzi bat, ni ere izan nahi nuke, betirako.
Ikara luze batean,
galdu ninduten,
askatu ninduten.
ikara luze batean...
Nik ere izan nahi nuke,
egi biluzi bat,
nik ere izan nahi nuke betirako.
|
||||
2. |
Ezkurrak amets
03:53
|
|||
Norberaren bideak galtzen,
kanpoan uzten nauten, baztertzen nauten ate horiek.
Retrobisoreko tanta ilunetan galdurik,
islatzen naiz luxuriz, sasikume bat naizen lez.
Non ote daude, desegin ditudan arren?
Eztabaidak zapalduz, txerriak lez ezkurrak amets.
Bihar gara hilen, eta etzi ehortziren, etzidamu gara ahantziren.
Bete nauten memoriak banitu,
etengabe erretinetan kiskaltzen...
Oroitu naiz ahazteaz.
Dikotomietatik edaten dut gaur, gauerdiak egunez mozorrotzeak aspertu nau.
Espaloi ertzetik zorabioak galdurik,
gurutzatzen ditudan itzalek diostate urduri.
Bete nauten memoriak banitu,
etengabe erretinetan kiskaltzen...
Oroitu naiz ahazteaz.
Nazkatu naiz, nekatu naiz, zuotaz ez ez ez!
Nazkatu naiz, nekatu naiz, zuotaz ez ez ez!
Nazkatu naiz, nekatu naiz, zuotaz ez ez ez!
Nazkatu naiz, nekatu naiz!
Bete nauten memoriak banitu,
etengabe erretinetan kiskaltzen...
Oroitu naiz ahazteaz.
Ez ez ez!
Ez ez ez!
Ez ez ez!
Ez ez ez!
|
||||
3. |
Gugana dator
03:49
|
|||
Poliziek behelaino zatiak dituzte preso,
hartzen dituzte infernuko zirkulutik.
Edozer gauzarekin harrapatzen baitituzte,
lagun torturatu baten oroimenetik.
Gugana dator, dena itzaliz dator.
Zer da? Hormen kontra zapaltzen naute.
oinaze hau harria lako hutsune baten,
mintzaira hil baten borrero itzalen arten,
etengabe munduaren epilogo bihurtzen.
Gugana dator, dena itzaliz dator.
Ta zure bizitza,
fikzioa izanen da.
MOLDAKETA: Joseba Sarrionandiaren "Tortura egunak"
|
||||
4. |
Bera da
03:12
|
|||
Bizi latza izana jaiotzetik,
neska ausarta bihurtu da.
Bere nahia dena desegin,
kendu paretik, hobe ihes egin.
Agertzen den momentu bakoitzean,
begirada koldarrak dira nabari.
Istorio gehiegi dira entzunak,
zentzudunak, denak dira egi.
Bera da hesia, bera da gezia, bera da gazia
Labana darama, laztanaz sastada.
Bere argiaren aurrean egonda,
zu izango zara bai erruduna.
Bizitzeko dituzun egunak,
bilakatuko dira ilunak
|
||||
5. |
Kaleko eztulak
04:27
|
|||
Ikusi zeuen garrasiak bidetan paratzen,
egun argiko gaindosi baten.
Ikusi zeuen mingain histerikoak,
zuei buruz ezer ez duten arren.
Gaur ere betiko salgai dituzten erraietara,
ustelduko zaizkienak.
Zuen usteak absurdo baten,
zuen hilotzan traidoreen ibasio bat.
Ta zuen azalan gainean dena lehertzen denean,
zergatik orain errauts hauek?
Ausentzien konjura baten bahiturik,
agertuko ez den hori miresten baitut nik.
Zer dut gauerdi baten nire kristaletan islatuz,
bentana zabalik ta kaleko eztulak,
nere kontra zanpatzen dira denak,
nazkatzen dira denak.
Nor ote da bertan gaua zulatzen dabilena?
|
||||
6. |
Euri azidoak
03:54
|
|||
Pertsiana barretik gauaren zatiren bat ihesi,
eskaparate zikinetatik lausotuz alde egin nuen.
Ta nik lehertu nuen, nere barnetik ihes egin arte,
ezagutzen ez zintudala, ez nuela besterik ezagutzen.
Errepide paretik goizero begipe beltz bati eutsiz.
Non ote daude? Bilatu ditudan amorru hauek naramate.
Ta nik lehertu nuen, nere barnetik ihes egin arte,
ezagutzen ez zintudala, ez nuela besterik ezagutzen.
|
||||
7. |
Atzera biderik ez
02:45
|
|||
Zoratu zaizkit eta denak bat-baten,
lotzen nauen denbora beti zeharkatuz.
Alfonba gorriak gure neurosirako,
epaitzen nauen ukabila zanpatuko dut.
Ta zer aurpegi ona jarriz aurren?
Beldurrak merke saltzen da zenbaitetan.
Ispilu honek egi asko botatzen dizkit, esnatu ta dena opakoa den goizetan.
Kantoi ilunetako deabruak,
afalduta harrapa zaitzala.
Bien artean ondo aukeratu,
atzerabiderik ez baita.
Ta zain naiz zerbaiten ordua noiz helduko,
ez dakidan horrek noiz asetuko nauen.
Ingurutan usteltzen nintzen bitartean,
maskara kendu nahi ta itsatsia nuen
Kantoi ilunetako deabruak,
afalduta harrapa zaitzala.
Bien artean ondo aukeratu,
atzerabiderik ez baita.
|
||||
8. |
Kinkila
02:46
|
|||
Loak estaliz,
zalantzaren leihotik,
ardi argiturik gure dintela.
Berandu da,
bidal nazan pikutara.
Egunaren koroka ta gu biluzik.
Damu barik, utzi baititut blai ertzeetatik,
errepideak mihiaz ditut laztantzen.
Irainaren zaporeak dastatu nituen,
ta hori gehiegi zen zuentzako...
Kinkila dut begietan,
kinkila nire bekarretan.
Kinkila muxuotan,
kinkila borborka zainetan
|
||||
9. |
Bizitzaren bestaldea
05:27
|
|||
Jakin nahi al duzu biontzat gordeta daukadan sekretua?
Ez dakit nora helduko naizen istorio hontan.
Zer edo nor izango garen,
noiz eta non gertatuko ote den.
inguratzen gaituzten kate hauetatik at,
edozein lekura doan trenaren tiketa hartuta
Goazen ba ahalik eta urrunen,
goazen ba tximista bezain azkar.
Hau baita bizitzaren bestaldea.
Bilatzen nabilena
Ez zaitzala beldurrak kolpatu, betean.
Irriak, laztanak eta muxuak behar ditugu eta.
Biziko gara bai gustora,
elkarrekin oihukatuko dugu mundura.
Hau baita bizitzaren bestaldea.
Bilatzen nabilena
|
||||
10. |
Burua ala katea
05:30
|
|||
Suntsipenaren edertasunak
argituko al ditu geure buruak?
Luzerako doan iluntasun hau
Luzerako doan iluntasun hau
Tapiatutako ate horrek,
betirako iraungo al du horrela?
Zer akatu beharko dugu lehen,
suntsipena ala bakea?
Ez al dugu geure katea maite?
Ez dute burua baretu.
Kantoietako deabrutan bihurtuaz halabeharrez,
iluntasunak ez al gaitu maite?
|
||||
11. |
Begirada horrek
04:34
|
|||
Estaltzen al naiz zutik, ningadik ihesi?
Nigandik urruti? Hemendik urrun?
Nire armak gurutzatuz, damuak onartu, onartu ezen...
Ta ezaguna ez naizen lekuren baten,
eraikia dut, goiz zati batez.
Naramazu urrutira, naramazu urrutira,
bukaera arte,
kristalezko gauak urratu arte.
Begirada horrek itotzen banau.
Nahitaez, nahigabe, urtzen baitzaizkit,
igaroko da, nigandik urrun.
Narmazu urrutira, naramazu urrutira,
bukaera arte,
kristalezko gauak urratu arte.
Begirada horrek itotzen banau.
|
||||
12. |
Itsu
05:41
|
|||
Desioak odol, itsu gara, estasian.
Kristalak mamurtzen leun,
bidaiotan gidatu gara.
Lehen ez bazen ezer, oin dena daukagu
ta denak berdin.
Itsutu gara, plazer zantar nazkagarriz.
Iluna gurutzatu dut,
begirada koldarren gainetik,
ez al zenuten bete hipokresiarik nahi?
Sekula nahikoa ez den,
inoizko ezin asetze honetan,
mesprezuzko irriz elikatzen bainaiz.
Denbora gezur zati bat,
mundua etengabe miresten,
bihotza errez, mendekuz urtu bainaiz.
Izuaren paisaia honek,
burua lehertu beharko lidake,
zuen zurikeriatik ihesean naiz.
Galtzen bainaiz,
bideotan galtzen bainaiz,
bideotan galtzen.
|
Streaming and Download help
If you like Kinkila, you may also like:
Bandcamp Daily your guide to the world of Bandcamp