We’ve updated our Terms of Use to reflect our new entity name and address. You can review the changes here.
We’ve updated our Terms of Use. You can review the changes here.

Kinkila

by Kinkila

/
  • Streaming + Download

    Includes high-quality download in MP3, FLAC and more. Paying supporters also get unlimited streaming via the free Bandcamp app.
    Purchasable with gift card

      name your price

     

1.
Betirako 03:45
Irriak aldatu nituen gogo ustelez, nere pupiletatik edaten, barrutik hustu ninduzun. Merezita, bizitzatik, konortea galduz, miazkatuz bizitzatik, barrenak hustu genitun. Nik ere izan nahi nuke, egi biluzi bat, ni ere izan nahi nuke, betirako. Ikara luze batean, galdu ninduten, askatu ninduten. ikara luze batean... Nik ere izan nahi nuke, egi biluzi bat, nik ere izan nahi nuke betirako.
2.
Norberaren bideak galtzen, kanpoan uzten nauten, baztertzen nauten ate horiek. Retrobisoreko tanta ilunetan galdurik, islatzen naiz luxuriz, sasikume bat naizen lez. Non ote daude, desegin ditudan arren? Eztabaidak zapalduz, txerriak lez ezkurrak amets. Bihar gara hilen, eta etzi ehortziren, etzidamu gara ahantziren. Bete nauten memoriak banitu, etengabe erretinetan kiskaltzen... Oroitu naiz ahazteaz. Dikotomietatik edaten dut gaur, gauerdiak egunez mozorrotzeak aspertu nau. Espaloi ertzetik zorabioak galdurik, gurutzatzen ditudan itzalek diostate urduri. Bete nauten memoriak banitu, etengabe erretinetan kiskaltzen... Oroitu naiz ahazteaz. Nazkatu naiz, nekatu naiz, zuotaz ez ez ez! Nazkatu naiz, nekatu naiz, zuotaz ez ez ez! Nazkatu naiz, nekatu naiz, zuotaz ez ez ez! Nazkatu naiz, nekatu naiz! Bete nauten memoriak banitu, etengabe erretinetan kiskaltzen... Oroitu naiz ahazteaz. Ez ez ez! Ez ez ez! Ez ez ez! Ez ez ez!
3.
Gugana dator 03:49
Poliziek behelaino zatiak dituzte preso, hartzen dituzte infernuko zirkulutik. Edozer gauzarekin harrapatzen baitituzte, lagun torturatu baten oroimenetik. Gugana dator, dena itzaliz dator. Zer da? Hormen kontra zapaltzen naute. oinaze hau harria lako hutsune baten, mintzaira hil baten borrero itzalen arten, etengabe munduaren epilogo bihurtzen. Gugana dator, dena itzaliz dator. Ta zure bizitza, fikzioa izanen da. MOLDAKETA: Joseba Sarrionandiaren "Tortura egunak"
4.
Bera da 03:12
Bizi latza izana jaiotzetik, neska ausarta bihurtu da. Bere nahia dena desegin, kendu paretik, hobe ihes egin. Agertzen den momentu bakoitzean, begirada koldarrak dira nabari. Istorio gehiegi dira entzunak, zentzudunak, denak dira egi. Bera da hesia, bera da gezia, bera da gazia Labana darama, laztanaz sastada. Bere argiaren aurrean egonda, zu izango zara bai erruduna. Bizitzeko dituzun egunak, bilakatuko dira ilunak
5.
Ikusi zeuen garrasiak bidetan paratzen, egun argiko gaindosi baten. Ikusi zeuen mingain histerikoak, zuei buruz ezer ez duten arren. Gaur ere betiko salgai dituzten erraietara, ustelduko zaizkienak. Zuen usteak absurdo baten, zuen hilotzan traidoreen ibasio bat. Ta zuen azalan gainean dena lehertzen denean, zergatik orain errauts hauek? Ausentzien konjura baten bahiturik, agertuko ez den hori miresten baitut nik. Zer dut gauerdi baten nire kristaletan islatuz, bentana zabalik ta kaleko eztulak, nere kontra zanpatzen dira denak, nazkatzen dira denak. Nor ote da bertan gaua zulatzen dabilena?
6.
Euri azidoak 03:54
Pertsiana barretik gauaren zatiren bat ihesi, eskaparate zikinetatik lausotuz alde egin nuen. Ta nik lehertu nuen, nere barnetik ihes egin arte, ezagutzen ez zintudala, ez nuela besterik ezagutzen. Errepide paretik goizero begipe beltz bati eutsiz. Non ote daude? Bilatu ditudan amorru hauek naramate. Ta nik lehertu nuen, nere barnetik ihes egin arte, ezagutzen ez zintudala, ez nuela besterik ezagutzen.
7.
Zoratu zaizkit eta denak bat-baten, lotzen nauen denbora beti zeharkatuz. Alfonba gorriak gure neurosirako, epaitzen nauen ukabila zanpatuko dut. Ta zer aurpegi ona jarriz aurren? Beldurrak merke saltzen da zenbaitetan. Ispilu honek egi asko botatzen dizkit, esnatu ta dena opakoa den goizetan. Kantoi ilunetako deabruak, afalduta harrapa zaitzala. Bien artean ondo aukeratu, atzerabiderik ez baita. Ta zain naiz zerbaiten ordua noiz helduko, ez dakidan horrek noiz asetuko nauen. Ingurutan usteltzen nintzen bitartean, maskara kendu nahi ta itsatsia nuen Kantoi ilunetako deabruak, afalduta harrapa zaitzala. Bien artean ondo aukeratu, atzerabiderik ez baita.
8.
Kinkila 02:46
Loak estaliz, zalantzaren leihotik, ardi argiturik gure dintela. Berandu da, bidal nazan pikutara. Egunaren koroka ta gu biluzik. Damu barik, utzi baititut blai ertzeetatik, errepideak mihiaz ditut laztantzen. Irainaren zaporeak dastatu nituen, ta hori gehiegi zen zuentzako... Kinkila dut begietan, kinkila nire bekarretan. Kinkila muxuotan, kinkila borborka zainetan
9.
Jakin nahi al duzu biontzat gordeta daukadan sekretua? Ez dakit nora helduko naizen istorio hontan. Zer edo nor izango garen, noiz eta non gertatuko ote den. inguratzen gaituzten kate hauetatik at, edozein lekura doan trenaren tiketa hartuta Goazen ba ahalik eta urrunen, goazen ba tximista bezain azkar. Hau baita bizitzaren bestaldea. Bilatzen nabilena Ez zaitzala beldurrak kolpatu, betean. Irriak, laztanak eta muxuak behar ditugu eta. Biziko gara bai gustora, elkarrekin oihukatuko dugu mundura. Hau baita bizitzaren bestaldea. Bilatzen nabilena
10.
Suntsipenaren edertasunak argituko al ditu geure buruak? Luzerako doan iluntasun hau Luzerako doan iluntasun hau Tapiatutako ate horrek, betirako iraungo al du horrela? Zer akatu beharko dugu lehen, suntsipena ala bakea? Ez al dugu geure katea maite? Ez dute burua baretu. Kantoietako deabrutan bihurtuaz halabeharrez, iluntasunak ez al gaitu maite?
11.
Estaltzen al naiz zutik, ningadik ihesi? Nigandik urruti? Hemendik urrun? Nire armak gurutzatuz, damuak onartu, onartu ezen... Ta ezaguna ez naizen lekuren baten, eraikia dut, goiz zati batez. Naramazu urrutira, naramazu urrutira, bukaera arte, kristalezko gauak urratu arte. Begirada horrek itotzen banau. Nahitaez, nahigabe, urtzen baitzaizkit, igaroko da, nigandik urrun. Narmazu urrutira, naramazu urrutira, bukaera arte, kristalezko gauak urratu arte. Begirada horrek itotzen banau.
12.
Itsu 05:41
Desioak odol, itsu gara, estasian. Kristalak mamurtzen leun, bidaiotan gidatu gara. Lehen ez bazen ezer, oin dena daukagu ta denak berdin. Itsutu gara, plazer zantar nazkagarriz. Iluna gurutzatu dut, begirada koldarren gainetik, ez al zenuten bete hipokresiarik nahi? Sekula nahikoa ez den, inoizko ezin asetze honetan, mesprezuzko irriz elikatzen bainaiz. Denbora gezur zati bat, mundua etengabe miresten, bihotza errez, mendekuz urtu bainaiz. Izuaren paisaia honek, burua lehertu beharko lidake, zuen zurikeriatik ihesean naiz. Galtzen bainaiz, bideotan galtzen bainaiz, bideotan galtzen.

about

KINKILA GARA:

Haritz: Bateria, ahotsa eta koroak
Ferre: Baxua, ahotsa eta koroak
Oier: Gitarra, ahotsa eta koroak
Beker: Gitarra eta koroak

credits

released December 31, 2022

Eskerrik asko Uri, egindako lan guztiagatik; Zorrito de Irala, emandako iritzi freskoengatik; eta Makaustika, diseinu guztiaren lanagatik.

Diskoa Txarraska Gaztetxean (Aubergine Records) grabatua izan da.

Grabaketa, nahasketa eta masterizazioa: Ander Uribarri.

Diskoaren diseinua Makaustika-ren esku egon da (@mak_austika).

Gugana dator eta Euri azidoak kantak Barre Ikararen kanta baten bertsioak dira.

Gugana dator-en letra Joseba Sarrionaindiaren “Tortura egunak” poemaren moldaketa da.

Grabaketan erabilitako materiala: Tama Superstar bateria; Hagstrom Viking baxua Two Notes LeBass prebioarekin; Gibson Les Paul Studio gitarra, Marshall DSL40 ampliarekin; eta Fender Telecaster gitarra, Marshall Origin 50C ampliarekin.

license

all rights reserved

tags

about

Kinkila

KONTZERTUAK

Urtarrilak 5 20:30
Kremlin Aretoan
Kinkila & Kuartz

contact / help

Contact Kinkila

Streaming and
Download help

Report this album or account

If you like Kinkila, you may also like: